XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.MAKINAK GAUR EGUN Zientziak eta teknikak biak bat eginik, makina mota asko asmatzea eta egitea ahalbideratu dute eta horiek lana asko erraztu digute.

Horrela, gaur edozer gauza egiteko, halako makina aproposa dugu: neurtzeko, pisatzeko, jasotzeko, mugitzeko, dibertitu eta jolaserako, lan arriskutsuak egiteko, eta abar luze baterako.

Horiek guzti horiek gure eskutan dauzkagu eta behar bezala erabiliz gero, denbora libre gehiago eta bizimodua hobeagoa izango dugu.

Hemen esan duguna osatzeko, egitzazu ariketa hauek: a) Makinek dituzten alderdi onak eta txarrak adierazi eta azter itzazu kritikoki.

b) Iraultza Industrialak sortarazi dituen arazoei buruz informazioa bilatu.

c) Egiozu bisita fabrika bati eta han ikusten dituzun makinei arretaz begiratu ondoren, galdetu zertarako erabiltzen dituzten.

d) Segidako gai hauen gainean hitzegiteko, antola ezazue elkarrizketa bat gelan: 1.- Mekanizazio handiegiak sortarazten dituen arazoak eta horien eragina gizartean.

2.- Makinak gizona ordezka ote dezake?